• slider image
    /
    /

Nor gara Goi-mailako sagar- eta kiwi-ekoizleak

View the embedded image gallery online at:
http://lurrarte.eus/eu/#sigProId56a60c812d

Gure lursailak txikiak dira, enpresa multinazionalek dauzkatenekin alderatuz. Horri esker, oso gertutik zaindu dezakegu gure arbola bakoitza, eta banan-banan, alez ale, unerik egokienean jasotzen ditugu fruituak; horrela, ekoizle handiek ez bezala, uzta osoaren kalitatea bermatuz.

Eskaera handia dugunez, kanpotik ere ekartzen dugu sagarra (Frantziatik, Alemaniatik eta Holandatik); betiere gure kalitate parametroetan lan egiten duten ekoizleekin elkarlanean. Honenbestez, bertako sagar eta kiwia ekoizten dugu, eta bertako nahiz kanpoko sagarra banatzen.

Orain, zuzenean saltzen ere hasiko gara. Bai fruta-dendei eta bai erosle partikularrei. Baserritik zuzenean, gure Añorga Txikiko lantokian.

Horregatik gara Lurrarte. Bi lurren artean bizi garelako: baserriaren eta erosleen artean.

Gure jatorria Sustraietatik edaten du fruituak

View the embedded image gallery online at:
http://lurrarte.eus/eu/#sigProId42bcd3b93b

Baserritarrak gara. Unanue-Zar baserrikoa Antton Olaizola, Donostiako baserri zaharrenetako batekoa. Inaxio Artola, berriz, azkoitiarra, Santakutz baserrikoa. 1989. urtean hasi ginen elkarrekin lanean, buru-belarri eta profesionalki, frutagintzan.

Gure familiek betidanik landu dute lurra. Etxean jasotako ezagutzei esker, eta beti hobetzen saiatzeko dugun gogo biziari esker, sortu genuen Lurrarte.

Beste ekoizle hauekin ere egiten dugu lan Lurrarten: Aramburu baserria (Azkoitia), Olatxo baserria (Martutene-Donostia), Mirubia baserria (Aizarnazabal) eta Sasikoa baserria (Zarautz).

 

ProduktuakKalitatezko fruta, kalitatezko bizitza

  • Elstar
    Elstar

    Sagarra

    +
  • Topaz
    Topaz

    Sagarra

    +
  • Reina reineta
    Reina reineta

    Sagarra

    +
  • Boskoop
    Boskoop

    Sagarra

    +
  • Errezil
    Errezil

    Sagarra

    +
  • Kanpandoja
    Kanpandoja

    Sagarra

    +
  • Hayward
    Hayward

    Kiwia

    +

Lurmin sagarra Bertakoa, freskoa, zapore bikainekoa

lurmin

Lurmin sagarra da gure produktu izarra. Ekoizten dugun guzti-guztia kentzen digute eskuetatik. Elstar motakoa da eta, Euskal Herrian dauzkagun klima hezeari eta lur organikoki aberatsei esker, goi-mailakoa ekoizten dugu.

Mendiko sagarra da. Larre motzean, bizimodu latzagoa dute sagarrondoek, lan gehiago egin behar dute sustraietatik mineralak eta abar xurgatzeko, eta, ondorioz, ale gutxiago ematen dituzte, baina zaporetsuagoak, beteagoak.

Horregatik estimatzen dute askok eta askok Lurmin sagarra, bizimin-zaporea duelako.

Ezaugarriak:
  • Oso fresko eta zukutsua.
  • Zapore handikoa.
  • Usain gozokoa.
  • Abuztu amaieratik otsailera bakarrik.
  • Oso ona da zukuak egiteko ere.

Our Blog

Follow our latest posts straight from our blog

Denda Baserritik zure eskuetara

Gurea ez da saltoki arrunta izango. Ez da dena eder aurkeztuta egongo, eta ezingo da fruta alez ale aukeratu, baina kalitatezko produktuak bakarrik aurkituko dituzu bertan. Eta prezio onean.

Aurrerantzean, goi-mailako fruta eta barazkiak lortzeko, dagoeneko ez duzu baserriraino joan beharrik izango. Eskura izango dituzu, baserritik zuzenean.

2016ko irailean irekiko dugu.

Kontaktua

captcha

BASERRIKO UZTA, S.L., como responsable del tratamiento, le informa que sus datos son recabados con la finalidad de: Recoger los datos de carácter personal que sean obtenidos a través de los formularios de contacto disponibles en la página web de la empresa para atender las consultas realizadas. La base jurídica para el tratamiento es el consentimiento del interesado. Sus datos no se cederán a terceros salvo obligación legal. Cualquier persona tiene derecho a solicitar el acceso, rectificación, supresión, limitación del tratamiento, oposición o derecho a la portabilidad de sus datos personales, escribiéndonos a la dirección de nuestras oficinas, o enviando un correo electrónico a lurrarte@lurrarte.eus, indicando el derecho que desea ejercer. Puede obtener información adicional en nuestra página web.

Powered by ChronoForms - ChronoEngine.com

Añorga hiribidea 17, 20018 Donostia
943 50 63 38 / 943 69 30 74
08:00etatik 14:00etara
lurrarte@lurrarte.eus