Inprimatu
Kategoria: Lurrarte
Bisitak: 1742

Lurmin sagarra Bertakoa, freskoa, zapore bikainekoa

lurmin

Lurmin sagarra da gure produktu izarra. Ekoizten dugun guzti-guztia kentzen digute eskuetatik. Elstar motakoa da eta, Euskal Herrian dauzkagun klima hezeari eta lur organikoki aberatsei esker, goi-mailakoa ekoizten dugu.

Mendiko sagarra da. Larre motzean, bizimodu latzagoa dute sagarrondoek, lan gehiago egin behar dute sustraietatik mineralak eta abar xurgatzeko, eta, ondorioz, ale gutxiago ematen dituzte, baina zaporetsuagoak, beteagoak.

Horregatik estimatzen dute askok eta askok Lurmin sagarra, bizimin-zaporea duelako.

Ezaugarriak:
  • Oso fresko eta zukutsua.
  • Zapore handikoa.
  • Usain gozokoa.
  • Abuztu amaieratik otsailera bakarrik.
  • Oso ona da zukuak egiteko ere.