Inprimatu
Kategoria: Lurrarte
Bisitak: 37235

Nor gara Goi-mailako sagar- eta kiwi-ekoizleak

Gure lursailak txikiak dira, enpresa multinazionalek dauzkatenekin alderatuz. Horri esker, oso gertutik zaindu dezakegu gure arbola bakoitza, eta banan-banan, alez ale, unerik egokienean jasotzen ditugu fruituak; horrela, ekoizle handiek ez bezala, uzta osoaren kalitatea bermatuz.

Eskaera handia dugunez, kanpotik ere ekartzen dugu sagarra (Frantziatik, Alemaniatik eta Holandatik); betiere gure kalitate parametroetan lan egiten duten ekoizleekin elkarlanean. Honenbestez, bertako sagar eta kiwia ekoizten dugu, eta bertako nahiz kanpoko sagarra banatzen.

Orain, zuzenean saltzen ere hasiko gara. Bai fruta-dendei eta bai erosle partikularrei. Baserritik zuzenean, gure AƱorga Txikiko lantokian.

Horregatik gara Lurrarte. Bi lurren artean bizi garelako: baserriaren eta erosleen artean.

Gure jatorria Sustraietatik edaten du fruituak

Baserritarrak gara. Unanue-Zar baserrikoa Antton Olaizola, Donostiako baserri zaharrenetako batekoa. Inaxio Artola, berriz, azkoitiarra, Santakutz baserrikoa. 1989. urtean hasi ginen elkarrekin lanean, buru-belarri eta profesionalki, frutagintzan.

Gure familiek betidanik landu dute lurra. Etxean jasotako ezagutzei esker, eta beti hobetzen saiatzeko dugun gogo biziari esker, sortu genuen Lurrarte.

Beste ekoizle hauekin ere egiten dugu lan Lurrarten: Aramburu baserria (Azkoitia), Olatxo baserria (Martutene-Donostia), Mirubia baserria (Aizarnazabal) eta Sasikoa baserria (Zarautz).